Otsailaren 20ean inauteriak ospatu genituen ikastetxean. Iaz bezala, mozorrotzeko gaia, Euskal pertsonaiak izan zen. 3. mailakoak, 4. mailakoekin batera, Berako “Inudeak eta Hartzaiak” mozorroa jantzi genuen. Beran, orain dela 29 urte berreskuratu zuten ohitura hau, eta guk, han egiten duten bezala, rolak aldatu genituen. Neskak artzainez mozorrotu ginen eta mutilak inudez, panpina eta guzti. Oso egun polita izan zen, oroimenean gordetzeko modukoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario