EUSKARAREN EGUNA 2009


Kaixo lagunok, Euskara naiz:
Oso pozik nago, urtero bezala, nire eguna,"Euskararen eguna" eskolan ospatu delako. Gainera, aurten, garrantzi handiagoa izan dut, hiru egunetan zehar ospatu baitute. Zeinen ongi, ezta?
Lehenengo egunean, eskolako haurrek betiko jaialdia ospatu zuten, Eguzki Plazan. Dantza eta kanta politak egin zituzten nire omenez. Bigarren egun batean, euskaraoke bat antolatu zuten eta jaia amaitzeko, Herri Kirolak!!! Oso gustora ibili ziren. Hona hemen egindako bideoa. Zuen gustokoa izatea espero dut.

Eta ez ahaztu nitaz, horretarako:

Maita, maita,
maita nazazu gutxiago
goza, goza,
goza nazazu gehiago





No hay comentarios:

Publicar un comentario